lunes, 9 de diciembre de 2013

SAIOA (Saioa Garin)



Saioa kantaria Legorreta herrian jaio zen 1978. urtean eta jada hiru disko dotore sinatu ditu Moonpalace diskoetxearen eskutik. Hasierako bi diskoetan, "Particular land" (2007) eta "Matrioska heart" (2008), gure Saioak ingelesez eta euskaraz abesten bazuen ere, hirugarrena euskaraz moldatu zuen, "Natura" (2013). Hasierako diskoetan indie folk amerikarraren bidetik mugitu bazen ere, hurrengo diskoan pop egiturei lotuago ageri da, agian Joseba Irazoki, Felix Buff, Jaime Nieto, Txus Aranburu, Igor Telletxea, Mikel Xedh edota Iñigo Irazoki bezalako musikariek eman dioten babesagatik. 

"Matrioska heart"  (2008) diskoa kaleratu ta gero, Saioak urte betez kontzertuak ematen pasatu zuen. Geroxeago, bere sormena erabat blokeatu egin omen zitzaion, geldiune luze bat eraginez. BERRIA egunkarian iritzi zutabe bat idazten ibili zenean, euskararekiko zuen interesa berpiztuz. Saioa euskal literartura gehiago irakurtzen hasi zen eta disko berri bat osorik euskaraz abesteko gogoa ere. 2012. urteko urtarrilean ekin zion kitarra berriro jotzen eta, "Matrioska heart" lanean egin bezala, disko kontzeptual bat asmatu zuen, "Natura". Saioaren disko berrian natura da gai zentrala, naturari begiratzean erraietatik ateratzen zaizkion sentimenduentzako metaforak topatzen bait ditu bertan, sumendietan, ekaitzetan, trumoietan… Azken denboran, Saioak abesteko modua ere aldatu du, lehen Cat Power neskaren moduan kantatzen saiatzen zen, orain ahots naturalagoa erabiltzen du. 2019. urtean,6 urte beranduago, "Ateak" (2019) lan berria eta bikaina kaleratu zuen.


 

Saioa (Saioa Garin) nació en Legorreta (Gipuzkoa, Europa) en 1978 y declara ser fan del grupo Low, Bill Callahan, Cat Power, Ainara Legardon, Mursego, Peter Broderick, o Kurt Kobain. Saioa comenzó cantando en euskera y, sobretodo, en ingles, ya que sus primeras canciones bebían del indie folk americano. Sus letras de suelen ser bastante autobiográficas e intimistas y muestran su mundo emocional usando potentes metáforas inspiradas en la naturaleza. 

En 2004, Saioa se presentó al concurso pop-rock Ciudad de San Sebastián y quedo en tercer puesto. En 2007, publicó un cuco Ep de seis temas llamado "Particular land", bajo el sello Moonplace Records. En 2008, Saioa grabaría "Matrioska heart", un elegante y mimoso disco de 11 temas con la colaboración de Gorka Hermosa (acordeón) y Joseba Baleztena (guitarra). Especial mención merece el bonito envase donde iba metido el CD, una muñeca matrioska de cartón. 

Presentando "Matrioska heart", Saioa giró con su guitarra durante un año entero, aunque la cantante gipuzkoana apenas pudo contar con Gorka y Joseba (Joseba B. Lenoir) en concierto. Tras un largo parón creativo, en 2013, Saioa regresó con su tercer disco bajo el brazo, “Natura". Fue editado nuevamente bajo el sello Moonpalace Records y esta enteramente grabado en euskera, en lengua vasca. Hay varias piezas folk, como “Unean Uneko” o“Dar-Dar, Bor-Bor”, pero se intuye mayor dedicación hacia el pop, hacia un sonido más de banda, gracias a la colaboración de músicos como el gran Joseba Irazoki, Felix Buff, Jaime Nieto, Txus Aranburu, Igor Telletxea, Mikel Xedh, o Iñigo Irazoki.

MATRIOSKA HEART (2008)

1. Hey, river 
2. Trapezioan
3. Like if we don´t care 
4. Flowers and the bee 
5. Ghost of 3 am 
6. Adaxkak adaxketatik 
7. Tired of muses 
8. Ordu hoiek 
9. Venice 
10. Is it possible 
11. Matrioska heart 


Saioa is a basque songwritter. "Matrioska heart, was recorded at Garate Studios (Andoain) in 2008.

DISCOGRAPHY

2007. "Particular land" 
2008.  "Matrioska heart"
2013. "Natura"
2019. "Ateak"


Primero fue un árbol, impreso a partir de un sello de caucho, el que adornaba la portada del EP de seis temas Particular Land (Moonpalace Records, 2007). Inmediatamente después vino un larga duración, Matrioska Heart (Moonpalace Records, 2008), CD que venía resguardado dentro de una muñeca rusa troquelada, mostrando en conjunto todo un precioso trabajo artesanal de los que no abundan. Estos dos primerizos trabajos fueron el pistoletazo de salida para la guipuzcoana Saioa Garin, que mostraba ya un talento compositivo e interpretativo a considerar pero aún no del todo definido: cantaba más temas en inglés que en euskera, sus canciones de folk-rock íntimo y visceral se reducían a pocos elementos (principalmente voz y guitarra) y sus influencias a veces decían más de ella que su propio interior. Vamos, lo típico: cuesta tiempo y esfuerzo encontrase a uno mismo.

Cinco años después Saioa nos entrega nuevo material, Natura (Moonpalace, 2013), en el que se percibe un rotundo progreso. La autora abandona el inglés (¡aleluya!) y se centra en su idioma madre, por lo que su rango expresivo se profundiza. No me extrañaría que Saioa Garin hubiese realizado su viaje introspectivo más arriesgado durante el proceso de composición y grabación de este disco que en cualquier otra etapa de su vida. Proyecta sus sentimientos a través de metáforas que acuden a diversos fenómenos naturales: aquí hay oscuras cuevas y rocas erosionadas, volcanes en ebullición, tormentas que desorientan, terremotos que sacuden emociones, maremotos, cascadas, olas y tsunamis que anegan nuestros apesadumbrados corazones.

No sólo su lírica, también la sonoridad se expande; en esta ocasión cuenta con una banda al completo: Joseba Irazoki (esencialmente guitarras, miembro de On Benito, Do y Atom Rhumba), Felix Buff (batería de Willis Drummond), Jaime Nieto (bajo en We Are Standard y otros), Txus Aranburu (teclista que ha tocado en varios grupos, como los folclóricos Tapia eta Leturia), Igor Telletxea (fundamentalmente baterista pero aquí toca el trombón) y Mikel Xedh (artista y activista del arte sonoro), quienes junto a la propia Saioa ejecutan más de quince instrumentos diferentes; además de contar con el apoyo técnico de Iñigo Irazoki y Jonan Ordorika-

El álbum arranca con “Desoreka”, que, a pesar de llamarse “Desequilibrio”, es una de las más fuertes y crudas del conjunto. Recuerda a los Nirvana de In Utero (1993), una influencia que abiertamente ha manifestado Saioa en distintas entrevistas. En “Higadura” triunfa con líneas como esta: Itsasoak kolpatzen duen. Harkaitz zulodun hori naiz. Zuloak, arimaren leihoak. Barruko malkoak bistaraziz (Soy esa roca agujereada. Por el mar que me azota. Los agujeros son las ventanas de mi alma. Y dejan ver las lágrimas de mi interior). “Espedizio itsua” es una pieza desarropada que se acerca al sonido de la anterior Saioa. ¡Si le pusiéramos cuerdas podría ser Sigur Rós! “Ekaitza” va de menos a más, exhibiendo un trabajo de producción sutil y apropiado. “Dar dar, bor bor” nos recuerda aquella manida frase que dice que después de la tormenta viene la calma… 

Aunque con Saioa esta sentencia se aplica sólo a medias porque su música nunca encuentra la verdadera paz, siempre hay en ella puntos de tristeza, confusión y extravío. En “Itsasikara” disfrutamos de un expresivo trabajo interpretativo y vocal, donde constatamos ese andrógino tono y timbre de Saioa, una de sus marcas distintivas. “Unean uneko” y “Zu” son las más luminosas del set. La primera es una afirmación de que también experimenta alegres y cálidos momentos que le dejan huella, sin necesidad de alimentarse todo el rato de la depresión; la segunda, aunque sin dejar de ser melancólica, trabaja con tonos pasteles que serán la delicia de los más romanticones de la casa. “Bihotz alpinista” practica una suerte de música fronteriza, dramatizando y tensando un duelo entre dos elementos aquí opuestos, el amor y la pasión por la música. 

“Sumendia” es menos dramática que la anterior pero ejercita igualmente dosis de contenido sufrimiento. Y finalmente “Natura”, el tema que da nombre y espíritu al disco porque lírica, sonora y conceptualmente es la melodía que mejor podría precisar las intenciones de este trabajo. Una canción lenta, oscura, herida, que encuentra ligeros puntos de fuga, pero que esencialmente es una exploración por los abismos de la introspección. Como ya he sugerido, los diseños de los álbumes del sello Moonpalace también son un elemento clave del todo. El corazón de papel de lija que ornamenta la portada de Natura define a la perfección esta música: rugosidad sentimental; dolorosa sobriedad; visceralidad umbría; palpitaciones ásperas; amor punzante…Un disco redondo y valiente; una carrera totalmente en ascenso.
 
 
 
ELKARRIZKETA (2019)

Sei urte isilik egon da baina Saioa Garin artistak (Legorreta, 1978) bere laugarren diskoa kaleratu berri du, "Ateak" (2019). Musikariak berak ekoitzi du, soilik formatu digitalean, Moonpalace Records zigiluak ateak itxi zituelako. Ez du zuzenean aurkeztuko.
Zer egin duzu azkenaldian?

- 'Natura' (2013) atera eta segituan utzi nion zuzenekoak emateari. Ez neukan berriro abestiak sortzeko motibazio handirik eta gauza berririk sortzeko gaitasunik ez nuela sentitu nuen. Nolabait, nire kreatibitatea agortuta ikusi nuen. Abestiak sortzeko gitarrarekin eseri eta lan konstantea egin behar da, nahiz eta askotan emaitza politik ez lortu.
Eta nola lortu zenuen inertzia hori gainditzea?

- Iazko abenduan Birkit bakarlariarekin hizketan aritu nintzen eta abestiak sortzen jarraitzera animatu ninduen. Bere gomendioak idazteko gogoa sortu zidan. Nire harridurarako, urtarrilean abestiak konposatzen hasi nintzen eta, gainera, erraz ateratzen joan ziren. Maiatzerako 11 abesti nituen, nire ahots eta gitarrarekin eginak. Kantuen eskeletoa, garrantzitsuena dena, hor zegoen baina Joseba Irazoki (gitarrak, banjoa...) eta Felix Buff (bateria) ezagunak ditudanez, nire abestietan kolore pixka bat sartzeko gonbita luzatu nien eta haiek baiezkoa eman zidaten: tamaina horrelako musikarien laguntza izatea luxu bat izan da niretzat.

Noiztik ez duzu zuzenekorik eman?

- 'Natura' atera ondoren zuzeneko bakarra eman nuen 2013 urtean Bilbon antolatu zen jaialdi berezi batean. Pony Bravo eta Los Separatistas-ek ere parte hartu zuten. Jotzeko irrikan zeuden eta jaialdi osoan zehar asko gozatu zuten. Oso eroso eta pozik zeuden denak, ni izan ezik. Uste dut orduan hartu nuela kontzerturik ez emateko erabakia. Ez baduzu jendaurrean ezer ere gozatzen, zertarako jo?

Ez dakit erosoa zaizun gaiaz hitz egitea baina, saiatu zinen nolabait gainditzen?

- Naturaltasun osoz onartzen dut nire beldur eszenikoa. Hala ere, pena handia ematen dit jendaurrean jo ezin izateak, ezertxo ere gozatu ezin ahal izateak. 2007. urtean musika munduan 'estreinatu' nintzenetik beldur hori izan dut. Nolabait ere, hasieran laino artean nengoen, jendeari nire musika gustatzen zitzaiolako eta kontzertuak jotzeko dei egiten zidatelako. Gainera, txikitatik izan dut jendaurrean jotzeko fantasia hori. Baina laster jaitsi nintzen 'lurrera'. Neure burua primeran ezagutzen dut eta, egun, muga hori gaindituko duen niretzako terapiarik ez da existitzen oraindik.

Zeintzuk ziren sintomak?

- Nire kasuan, kontzertuaren eguna hurbiltzen zenean, nahiz eta hilabete oso bat tartean egon, oso urduri jartzen eta argaltzen hasten nintzen, lo egiteko arazoak nituen, umore txarrez egoten nintzen... Neure burua agertokian irudikatzen nuen gitarrarekin akatsak egiten, besteak beste. Ziur asko, bakarlari askok izango dute oholtzan hanka sartzeko beldurra, baina sintomaren intentsitatea handiegia denean, orduan sortzen da benetako arazoa. Horrekin batera, agertokian nengoenean, ez nuen batere gozatzen eta saioa bukatutakoan neke psikologikoa eta gozatu ez izanaren atsekabea sumatzen nituen.

Konposatzen jarraitzeko indar nahikoa izan duzu, zorionez. Beharra al da zuretzat?

- Nere egunerokotasunean, kantak sortzeko benetako beharrik ez dut sentitzen. Are gehiago, niretzako kantuak sortzen hastea lan astuna eta frustragarria da. Hori bai, oraindik abesti osatua ez den baina ona izan daitekeenaren irudipena dudanean, asko gozatzen dut abestia bukatzen. Kreatibitatea muskulu bat bezalakoa da, zenbat eta gehiago erabili, orduan eta errazago aktibatzen da eta emankorragoa da. "Ateak" ez da disko kontzeptuala, ez behintzat kontzienteki intentzio horrekin egina, baina abesti guztiak bildu nituenean, konturatu nintzen 'Ateak' izan ditzakeen esanahi desberdinen erreferentziak abesti dezentetan agertzen zirela. Abesti ezberdinetako hitz batzuk esatearren: kaiolaren ateak, barneko giltza, ataria, ate giltzatua, bihotz hesitua, oskoletik atera, pasaportearen prezioa, bota etxetik at...

Horretaz gain, abesti gehienek tonu iluna dute...

- Ados nago. Nire abesti gehienek izan ohi dute tonu hori: batzuk tristeak dira, malenkoniatsuak, baina argi-izpiren bat agertu ohi da une batzuetan. Esan dezakedan gauza bakarra hauxe da: ez dut intentzio malenkoniatsuz idazten, barnetik horrela ateratzen da eta nire pasioa barneko horretan arakatzea da, eta ez soilik abestiak sortzeko garaian. Nik esan ohi dudan bezala, barrura begira bizi naiz. Gizakiaren psikologiak eta bere galderek izugarri erakartzen naute, bai eta bertan nolabaiteko erantzun edo egia bat aurkitu nahi izateak ere.

Argi-izpiak aipatu dituzu eta badaude zenbait kanta argiago, bai soinuaren aldetik (Irazokiren banjoa nagusi da 'Bakoitzak bereari' abestian), bai hitzen aldetik («Pena merezi al du / biziminari eutsi / ala tristuraz gaixotu / Bizitza motza da», kantatzen duzu 'Bizimina' izenekoan). Oreka hori bilatu al duzu?

- Ez dut uste iluntasun-argitasun arteko oreka bat bilatu dudanik, ez behintzat kontzienteki. Modu naturalean ateratzen zait. Soinu aldetik 'Bakoitzak bereari' kasik alaia da, banjo jostalari horrekin, baina hitzak gogorrak dira. Kontraste hori kuriosoa iruditzen zait: musika hasten da eta dantzan hasteko modukoa da, baina gero hitzak entzunda... Jakin nahi nuke jendeak zer erreakzio izan dezakeen kontraste horren aurrean.

Zalantzak, beldurra eta inkomunikazioa diskoaren gai nagusiak dira. Besteak beste, 'Galbaheak' eta 'Gau bat' kantetan agertzen dira...

- Nire abestietan gai horiek atera izan dira beti, ez soilik orain. Azken finean, nire bizitza pertsonalean ere hor daude, pertsona gehienen bizitzetan dauden bezala: pertsonak bereizten gaituen ezaugarrietako bat da beldurra. Nire sormenerako sustraiak hor daude eta sustrai horiek egonezin eta indar handia dute, baina hori dena jakina da artearen munduan. Edozein sortzaileri (kantari, idazle...) galdetuz gero, askok esango dizute nolabaiteko indar edo egonezin batek bultzatzen dituztela zerbait sortzera.

Zirrara handiko kanta da 'Heltzea' eta testu itzela du: «Zer den heltzea / oskolatik ateratzea / ta lozorroan zeuden beldurrak / esnatzen hasten direnean / besteen oinazea hil nahi / norberarena akabatzeko / ta maskarak sortzen hastea / egiak ezkutatzeko».

- 'Heltzea' abestiarekin oso harro nago. Hitzak eta musika elkarrekin batera doaz nolabaiteko 'in crescendo' momentu bateraino. Hitz sakonenak dituen abestietako bat dela uste dut, metafora politekin azaldua. Gainera, badu ironia puntu bat zenbait esalditan, irri txiki bat ateratzen dit...

Edozein musikarik kontzertuak erabiltzen ditu haren jarraitzaileekin harremanetan egoteko. Nola egiten duzu zuk?

- Niretzat oso garrantzitsua da jarraitzaileak ditudala jakitea, noski baietz, eta kontzerturik ez emateak zaildu egiten du hori. Baina tira, horrela onartzen dut. Egunero ikusten ez dudan arren, kontu bat daukat Facebook-en, Saioa Garin Aranburu izenpean, baina ez dakit jendeak ezagutzen duen. Hor eskegitzen ditut nire musika kontuak, besteak beste. Nahi duenak kasu egin lasai. Asko poztuko nau.

Eta gustatuko litzaizuke noizbait berriz ere taula gainean egotea?

- Bai... Askotan amets egiten dut berriro kontzertu bat ematen ari naizela eta gozatzen ari naizela, baina esnatuta amestea da hori, momentuz behintzat. Ea egunen batean posible den. Ez dira ateak inoiz itxi behar. Bitartean, abesti berrien sormenean eta horiek argitaratzean jarriko dut nire ahalegin guztia.

https://www.diariovasco.com/culturas/saioa-garin-abeslaria-20191227001615-ntvo.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario